2011/08/29

OLATU BERDEA BERMEOn

Datorren ostirala, Irailaren 2an, Bermeoko Portu Zaharrean OLATU BERDEA egingo dugu aurten ere. Animatu eta etorri soinean berdez ipinitako zerbaitekin: kamiseta, txanoa, zapia, jertsea, prakak, gonak, pin-ak, ...Denon artean UDAN ERE, INDEPENDENTZIA aldarrikatuko dugu!!

2011/04/18

SOLLUBE MENDIRA IGOERA




Datorren eguenan 21ean goizeko 8:30etan Taraska plazatik aterako gara Sollube mendira, 12etan han egoteko, eta lehen egiten zen bezala, eta beste deiadar-mendiekin batera igandean Gernikan osaptuko dugun Aberri Egunerako deialdia egiteko. Anima zaitezte eta erdu gurekin!!

2011/04/04

HITZALDIA BERMEON

Bermeoko INDEPENDENTISTAK SAREAk hitzaldia antolatu du datorren Apirilaren 14ean, eguena, Kafe Antzokian. Zer arrazoi ekonomikoak dauden independentziaren aldeko pausoak emateko, Nekane Jurado ekonomialariak azalduko digu, argitaratu duen bere azken liburuan oinarriturik. Gonbidapena zabaltzen dugu hemendik herriko independentista guztiei.

2011/03/30

ABERRI EGUNA 2011: KARTELA



Aurtengo Aberri Eguna Gernikan (Bizkaia) eta Baigorrin (Nafarroa Beherea) egitera deitu du Independentistak Sareak, lehena «gure askatasunaren ikurra» eta bigarrena «nafar lurralde batasunaren ikurra» direla argudiatuta. Apirilaren 24an izango da aurten Aberri Eguna.

2011/03/17

ENTZUN ETA IKASI INDEPENDENTZIARAKO KANTA!!



Hesian taldeak 'Olatu berdea' izeneko kanta konposatu du Independentistak Sarearentzat. Honek beste talde batzuen lanak ere zabalduko ditu hurrena; independentziarako ideien faktoriaren bidez bultzatuko ditu.

2011/03/13

AURTEN GERNIKAN ETA BAIGORRIN OSAPATUKO DUGU ABERRI EGUNA

Independentistak sareak Gernikan eta Baigorrin ospatuko du aurten Aberri Eguna. Azaldu dutenez, Gernikako bonbardaketa 75. urteurrenean eta Nafarroako konkista 499.ean izango dituzte gogoan, eta Argi berdea independentziari! izango da leloa.

2011/02/09

2010 BALANTZEA ETA PROPOSAMEN ESTRATEGIKOAK

Independentistak Sareak bi dokumentu hauek egin ditu, alde batetik sarearen lehenengo urteurrenaren balantzea egiteko eta bestetik hemendik aurrera zer egin? galderari erantzuteko asmoz. Jaitsi hemendik, irakurri eta laster bermeoko Independentistak Sareak egingo duen asanbladan bertan parte hartu gura duten guztien artean eztabaidatuko dugu eta urte honetako plan estrategikoa diseinatuko dugu.

Check out this SlideShare Presentation:

2011/01/28

HITZALDIA BERMEON

Bermeoko INDEPENDENTISTAK SAREAk hitzaldia antolatu du datorren egunerako, Euskal Estatu Independenterako bidean zer pausoak ematen eta eman beharko ditugun denon artean ikusteko asmoz. Gonbidapena bermeotar independentista guztiei zabaltzen diegu. Erdu ikara barik!



2011/01/06

INDEPENDENTZIAREN ALDEKO LIPDUB-a


Abenduaren 6an grabatu zuten Independentziaren aldeko lipduba, Durangon, Kortaturen Sarri sarri kantaren erritmoan.

2010/12/21

LAMERAN, ZER DA INDEPENDENTZIA ZURETZAT?

Bermeoko Independentistak sareak adierazpen panela osatu zuen joan den zapatuan, Lameran. Zer da independentzia zuretzat? zen panelaren leloa, eta hainbat herritar hurbildu ziren independentzia berbak adierazten diona panel horietan irudikatzera. Nagusiak zein umeak bertaratu ziren. Batzuk margotzera animatu ziren eta beste batzuk, berriz, gurago izan zuten berbekin azaldu.Bermeoko zenbait margolariak be parte hartu zuten jarduera horretan.

2010/12/13

ZAPATUEN 18an LAMERAN EKINTZA BERDEA!

Oraingo zapatuen 18an Independentistak sareak antolatuta ekintza berdea egingo dugu Lameran 12etatik 2etara bitartean.
Zer da zuretzat INDEPENDENTZIA? Hauxe izango da horma-irudi batean aurkituko duzuna idatzita eta zuk zeuk seguru hainbat gauza erantzuteko prest zagozela. Bermiotar independentista guztiok gonbidatuta zagoze ekintza hau egitera!

2010/12/01

KALEJIRA ETA OLATU BERDEA BERMEON!!


Aberri Eguneko ekitaldia ta gero Olatu Berdea herrian egin genuen lenengoa izan zan, Abuztuaren 28an. Pentsatu genuen baino bermeotar independentista gehiago bildu ginen, kalejira ederra eta gero portu zaharrean argazki berdea. Zer esan handia eman zuen ekitaldiak herrian, ikusmina sortu zuen bermeotarren artean: nortzuk dira, zelan eta kolore berde hori, izarra, independentistak,...

Urriaren 12an danok Iruñera: Martxa berdea!!




Bermeoko sarekidekin betetako autobusez Iruñera abiatu ginen. Ekitaldi alaia eta koloretsuan parte hartu genuen, martxa jendetsua eginez.


INDEPENDENTISTAK SAREAren gaineko eztabaida ta gero Donostiako konferentziara.

Behin herrian Independentistak Sarearen taldea eratuta, dinamizatzaileak aukeratuta eta animoak goraka Donostiara konferentzian parte hartzera bidean ipini ginen. Han denok Independentistak Sarearen sorrera eztabaidaren parte hartu genuen: helburu nagusia, giza mugimendua, jarduera irizpide nagusiak, parte-hartzeak eta plangintza estrategikoa. Danok pozik txakolinarekin topa eginez amaitu genuen!