2010/12/21

LAMERAN, ZER DA INDEPENDENTZIA ZURETZAT?

Bermeoko Independentistak sareak adierazpen panela osatu zuen joan den zapatuan, Lameran. Zer da independentzia zuretzat? zen panelaren leloa, eta hainbat herritar hurbildu ziren independentzia berbak adierazten diona panel horietan irudikatzera. Nagusiak zein umeak bertaratu ziren. Batzuk margotzera animatu ziren eta beste batzuk, berriz, gurago izan zuten berbekin azaldu.Bermeoko zenbait margolariak be parte hartu zuten jarduera horretan.

2010/12/13

ZAPATUEN 18an LAMERAN EKINTZA BERDEA!

Oraingo zapatuen 18an Independentistak sareak antolatuta ekintza berdea egingo dugu Lameran 12etatik 2etara bitartean.
Zer da zuretzat INDEPENDENTZIA? Hauxe izango da horma-irudi batean aurkituko duzuna idatzita eta zuk zeuk seguru hainbat gauza erantzuteko prest zagozela. Bermiotar independentista guztiok gonbidatuta zagoze ekintza hau egitera!

2010/12/01

KALEJIRA ETA OLATU BERDEA BERMEON!!


Aberri Eguneko ekitaldia ta gero Olatu Berdea herrian egin genuen lenengoa izan zan, Abuztuaren 28an. Pentsatu genuen baino bermeotar independentista gehiago bildu ginen, kalejira ederra eta gero portu zaharrean argazki berdea. Zer esan handia eman zuen ekitaldiak herrian, ikusmina sortu zuen bermeotarren artean: nortzuk dira, zelan eta kolore berde hori, izarra, independentistak,...

Urriaren 12an danok Iruñera: Martxa berdea!!




Bermeoko sarekidekin betetako autobusez Iruñera abiatu ginen. Ekitaldi alaia eta koloretsuan parte hartu genuen, martxa jendetsua eginez.


INDEPENDENTISTAK SAREAren gaineko eztabaida ta gero Donostiako konferentziara.

Behin herrian Independentistak Sarearen taldea eratuta, dinamizatzaileak aukeratuta eta animoak goraka Donostiara konferentzian parte hartzera bidean ipini ginen. Han denok Independentistak Sarearen sorrera eztabaidaren parte hartu genuen: helburu nagusia, giza mugimendua, jarduera irizpide nagusiak, parte-hartzeak eta plangintza estrategikoa. Danok pozik txakolinarekin topa eginez amaitu genuen!